Presoak

De Juanaren egoera "ez ezkutatzeko" eskatu dio Etxeratek PSOEri

ETAko presoari lagunen bisitak ukatu dizkiote, eta hori De Juanaren aurkako “tortura” luzatzea dela azpimarratu du Etxeratek. Berandu baino lehen aske uztea exijitu dute.

2007ko otsailaren 7a
13:44
Entzun
Estanis Etxaburu Etxeratekokidearen esanetan,hurrengo orduak eta egunak erabakigarriak dira Iñaki De Juanaren osasun egoerarentzat, eta horren aurrean De Juanaren egoera “ezkutatzea” leporatu dio PSOEri. “Lagunen bisitak ukatu dizkiote eta hori tortura luzatu eta bere egoera ezkutatzeko neurri bat besterik ez da”, adierazi du Etxaburuk. Halaber, Nazio Batuen Erakundean tortura kasuak ikertzeaz arduratzen den komisioak De Juanari buruz egindako txostena argitara ematea eskatu dio Etxeratek Espainiako Gobernuari.

Iñaki De Juanaren egoera hil ala bizikoa izan arren, euskal alderdi politiko eta instituzioen erantzuna “epela” izan dela salatu du Etxeratek. “Non daude euskal instituzioak eta alderdiak?”, galdetu du Estanis Etxaburuk.

Ostiralean, Iñaki de Juanaren egoera aztertuko dute Eusko Legebiltzarrean, eta EtxeratekIñaki de Juana bisitatzeko ordezkaritza bat bidaltzea eskatu die euskal politikariei. Iñaki De Juanaren egoera salatzeko elkarretaratzea deitu ostiralerako Gasteizen. Eguerdiko 12:00etan izango da Eusko Legebiltzarraren parean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.