Presoak

De Juanaren egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute irailaren 22an, Baionan

Iñaki de Juanak 44 egun bete ditu gaur gose greban. Bere bizia arriskuan dagoela azpimarratu dute gaur Askatasuna eta Etxerateko ordezkariek Baionan: «Gaur posible da oraindik Iñakiren bizia salbatzea, bihar ez dakigu». Egoera salatzeko irailaren 22an elkarretaratzea eginen dute 18:30etan Espainiako kontsulatuaren aurrean, Baionan. Gizarte eragileei eta norbanakoei dei egin diete presoen eskubideen aldeko ekimenean parte hartzeko.

2006ko irailaren 19a
18:48
Entzun
"Iñaki de Juana euskal preso politikoa pairatzen ari dena basakeria judiziala da",esan du Amaia Beyrie Etxerateko kideak. "Ezin dugu sinetsi nola den posible bi iritzi artikulu plazaratzeagatik 96 urteko espetxe zigorra eskatzea pertsona baten kontra". Injustiziaren kontra De Juanak bizia arriskuan ezartzea hautatu duela nabarmendu zuen.

Anai-Artea, Segi, Bilgune Feminista, Demoak,AC eta LABko ordezkariak ere izan dira prentsaurrekoan. Giza Eskubideen Aldeko Komite eta ELBk ere ostiraleko elkarretaratzera deitudute. Kultur munduko eragileak ere deialdian izan dira, hala nola Niko Etxart kantaria eta Amets Arzallus bertsolaria. Deia egin duten eragileek bat egiten dute Ibaetako Foroak joan den ekainaren 24an egindako manifestuarekin.

Iñaki de Juanak zigor osoa bete zuen 2004ko urriaren 28an, 20 urte presoegon ondoren. Ondoren zigorra luzatzea eskatu zuen eta horren kontra protestatzeko De Juanak gose graba mugagabea abiatu zuen 2006ko abuztuaren 7an. Gaur 44 egun bete ditu De Juanak gose greban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.