Erasoa

De Juanaren gelara pintura gorria jaurtitzen saiatu da gizonezko bat

Donostiako Ospitalean presoa zaitzen duten ertzainek atxilotu egin dute. Pintura jaurtitzeko ahalegina egiteaz gain, "hiltzaile" esan dio ohuka De Juanari.

2007ko martxoaren 24a
15:32
Entzun
Gauer eguerdian gizonezko bat Iñaki de Juana presoari eraso egiten saiatu da, Donostiako Ospitalean dagoen gelara pintura gorria jaurtiz.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 12:45ak aldera, 30 urteko L.R.A., Bartzelonako bizilaguna, presoa daukaten gelara hurbildu da pintura gorriz betetako ontzi batekin, eta atea irekitzeko ahalegina egin du. Presoa zaintzen duten ertzainek eragotzi diote pintura botatzea, eta atxilotu egin dute. L.R.A.k indarka hartu ditu ertzainak, eta "hiltzaile" oihukatu dio De Juanari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.