Iñaki de Juana euskal presoariMadrilgo epaitegi batek onartutako erredentzioak bertan behera utzi zituen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ukaturiko erredentzioak 1987ko urtarrilaren 16tik 1993ko apirilaren 11ra bitartean onartutakoak dira. Ondorioz, otsailaren 9an aske irteteko aukera ukatu dio Auzitegi Nazionalak De Juanari berriro ere. Dena dela, urtarrilaren 10ean Auzitegi Nazionalak presoaren behin-behineko espetxe zigorra agindu zuen haren kaleratzea ostopatzeko.
Bestetik, Cristina Goirizelaia, Jean Marie Saint Pée, Marixol Iparragirre eta MikelAlbisu euskal presoak espetxez aldatu dituztela iragarri zuen atzo Askatasunak. Hala, Goirizelaia, Fresnesko espetxetik Rouengo espetxera aldatu zuten, Jean Marie Saint Pée Rouengo espetxetik Gadignanekora eta Marixol Iparragirre eta Mikel Albisu Nantesko espetxetik Muretera.
EUSKAL PRESOAK
De Juanari zenbait erredentzio ukatu dizkio Auzitegi Nazionalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu