Politika

De la Vega: “Ibarretxek bere plana berriz kutxatik ateratzen badu Zapaterok baztertu egingo du”

Espainiako autonomietan aldaketak "Konstituzioa erabat errespetatuz" egingo direla azpimarratu du Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako presidenteordeak, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak atzo zehaztutako proposamenari erantzunez.

2008ko maiatzaren 9a
17:11
Entzun
Maria Teresa Fernandez De la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak adierazi duenez, datorren maiatzaren 20an Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako presidenteak eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak egin behar duten bileran EAEko presidenteak “plana” berriz aipatzen baldin badu Zapaterok baztertu egingo du.

De la Vegak Ibarretxeren proposamenaren inguruan Espainiako Gobernuak duen jarrera “beti kontrakoa” izan dela eta izango dela nabarmendu du. Autonomien Estatuaren inguruan erreformak soilik Espainiako “konstituzioa erabat errespetatuz” egingo direla berretsi du.

Bestetik, bi presidenteek “komenigarriak” diren gaien inguruan mintzatuk direla adierazi du Espainiako presidenteordeak, baina Ibarretxek “elkarrizketa eta akordioa bilatu nahi baldin baditu” bi horiek maiatzaren 20ko bileran erabaki beharko direla esan du; hori dela eta, bilera egin bitartean itxaroteko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.