De la Vegak azpimarratu duenez, Espainiako Gobernua "alderdi guztiekin" dago harremanetan, eta orain ez dago "azken hilabetetako egon den egoera desberdinik".
Behin eta berri esan du PSOEk "alderdi guztiekin" hitz egin izan duela, eta horretan jarraitzeko asmoa dutela azpimarratu du.
Politika
De la Vegak dio EAJrekin dituzten elkarrizketak ez direla estrategia aldaketaren ondorio
PSOE eta EAJ egiten ari diren elkarrizketek ez dute esan nahi PSOEk estrategia aldatu duela Espainiako Gobernuko lehendakariorde Maria Teresa de la Vegak azaldu duenez. Elkarrizketa horiekin lortu nahi dutena aurrekontuetarako babesa lortzea dela azaldu du. Brasilen azaldu duenez, "Espainiako aurrekontu orokorren eztabaidaren atarietan gaude", eta beraz, Espainiako Gobernuak "ahalik eta akordio handiena lortu nahi du indar politikoen artean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu