Espainiako Gobernuko lehendakariorde Maria Teresa Fernandez de la Vegak 'SER' irratian esan duenez, Iñaki De Juana Chaos aske geratzeko aukera "sumina" sortzen ari zen. "Sumin" hori, "giza ikuspegi batetik ulergarria" dela esan du, gainera.
Beste euskal preso batzuek ere laster kartzelatik ateratzeko aukera dute, eta haiekin zer gertatuko ote den galdetuta, kasu bakoitza "banaka" aztertu beharko dela esan du, baina, dena dela, "erabakia auzitegien esku" dagoela azpimarratu du.
Euskal presoak
De la Vegak dio "lasaigarria" dela De Juanak espetxean jarraitzea
Espainiako Gobernuko lehendakariorde Maria Teresa Fernandez de la Vegak esan duenez, "lasaigarria" da Iñaki De Juana Chaos euskal presoa berriz ere auzipetzeko bidea hartzea, eta beraz, kartzelatik ateratzea galeraztea. Izan ere, bere ustez, "eskandalu handia" izango zen de Juana otsailean aske garatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu