Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak aurreratu du bihar Oscar de Marcos zigortuaren partez Ibai Gomez ariko dela hamaikakoan. Dena dela, zehaztu du De Marcosen postuan Iker Muniain jarriko duela eta honen tokian Gomez ariko dela.
Ondorioz, hau izango da Athleticen hasierako hamaikakoa: Iraizoz; Iraola, Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Herrera, Iturraspe, Muniain; Susaeta, Llorente, Gomez.
21:05ean hasiko da Athletic-Sporting Lisboa Europako Ligako finalerdietako itzulikoa. Joanekoan 2-1 irabazi zuen Sportingek.