Araban izan diren ustezkoustelkeria eta espioitza kasuetan EAJko zenbait kardugun ohiri erantzukizun politikoa izatea leporatu die Eusko Legebiltzarrak. EAJk ez gainerako legebiltzar taldeek bat egin dute De Miguel auzia ikertu duen lantaldearen ebazpenarekin. Jeltzaleek, ordea, aurka bozkatu dute.
Legebiltzarrak uste du auzi horretan erantzukizun politikoak dituztela, besteak beste, Alfredo de Miguel EAJko kide eta Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioetarako diputatu ohiak, Aitor Telleria EAJko Araba Buru Batzarreko kide ohiak eta Xabier Sanchez Robles Eusko Jaurlaritzako Gazteria Saileko zuzendari izandakoak.
Legebiltzarreko ikerketa batzordea hemezortzi hilabetez aritu da lanean, eta guztira 60 bat lagunen lekukotasunak jaso ditu. Auziaren lau adar ikertu ditu: Araban izandako ustezko kontratu irregularrak (Kultura Sailean eta Miñaoko parkean), lurzoru kalifikazioak eta PSE-EEko eta PPko hainbat karguduni ustez egindako espioitza kasuak.
Ustezko espioitza kasuei dagokienez, ebazpenak dio «zantzu nahikoak» daudela esatekoauzian inputatuta dauden bi ertzainek Aitor Telleriari pertsona ezagunen inguruko informazioa eman ziotela.
Kultura Sailak ustez sinatutako kontratu irregularrei dagokienez, Legebiltzarrak ondorioztatu duXabier Sanchez Robles zuzendari karguaz baliatu zela hainbat enpresari «mesede» egiteko. Alfredo de Miguel, Aitor Telleria, Koldo Otxandiano eta Iñaki San Juan EAJko buruzagi ohi eta auzi horretan inputatuei ere informazio eta influentzia trafikoa leporatzen die Legebiltzarrak. Azkenik, Miñaoko teknologia parkearen ustezko irregulartasunei dagokienez, Legebiltzarrak ondorioztatu duinputatuta dauden EAJkokargudun ohiek egindako kontratuekin «konkurrentzia eta publizitate pintzipioak» urratu zituztela.
Legebiltzarreko saioan EAJk inputatuen errugabetasun printzipioa defendatu du, eta «epaiketa paraleloak» egin izana salatu du. Irizpenak «gabeziahandiak» dituela salatu du, halaber. EAren ustez, berriz, batzordearen lanak politikari ospea itzultzeko balio izango du. Bestalde, PSEk ukatu egin du ikerketa EAJren aurkako «sorgin ehiza» izan dela.
'De Miguel auzian' erantzukizuna izatea egotzi diete EAJko kide ohiei
Jeltzaleak ez beste talde guztiek bat egin dute ikerketa batzordeak 'De Miguel auzian' eman duen ebazpenarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu