ezbeharra

Debako zubiaren zati bat hondoratu egin da, euriteen ondorioz

Deba eta Mutriku (Gipuzkoa) lotzen dituen zubi zaharraren oinarri bat hondatu egin da, eta zubiaren zati batek behera egin du goizaldean. Konponketa lanek luze jo dezakete.

2018ko uztailaren 5a
14:07
Entzun

Zubia konpontzeko lanek luze jo dezaketela adierazi du Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkateak. Datozen egunetan aztertuko dute teknikariek zenbaterainoko kaltea jasan duen zubiak; lanek iraun bitartean itxita egongo da.

Itxierak ez du trafiko arazorik eragin, zubia oinezkoek erabili ohi dute eta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren esanetan, 05:15ak aldera hondoratu da zubiaren erdialdeko zati bat, eta ez da zauriturik izan.

Zubia XIX. mendean eraiki zen, eta babes berezia du, Donejakue bidearen baitako monumentu-multzoa baita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.