Deban andre bati ustez sexu erasoa egin zion gizona atzeman du Ertzaintzak

Abuztuaren 12an gertatu zen erasoa, eta biktimari lapurreta egitea ere egotzi dio Poliziak atxilotuari

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du, Deban (Gipuzkoa) emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Abuztuaren 12an gertatu zen erasoa. Ertzaintzaren arabera, biktima Donejakue bidea egiten ari zen, beste emakume batekin. Zarautz eta Deba arteko bidean, galdu egin ziren, eta motorrean zihoan gizon bati eskatu zioten laguntza. Hark bide zuzenera eramango zituela agindu zien, eta emakumeetako bati eskatu zion motorrean igotzeko, hara eramateko. Baina beste bide batetik joan eta sexu erasoa egin ziola salatu zuen emakumeak. Gainera, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, sakelako telefonoa eta argazki kamera lapurtu zizkion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.