19:30ean egingo dute elkarretaratzea, gaur, Deban (Gipuzkoa), Sare antifaxistak deituta. Pintaketak salatu nahi dituzte, eta haietan erasotuak izan diren kolektiboei babesa azaldu. Herri mugimenduetako eragileek sinatu eta Sare Antifaxistak zabaldu duen oharraren arabera, ez daude prest halako "erasoak" onartzeko, ez dutelako bat egiteko beraiek eraiki nahi duten "herri ereduarekin".
Open Arms ontziaren erreskatearen kontrako pintaketak agertu dira, "esklabuontzi" deituaz; alkateari herriko mezkita ixteko agintzen diotenak ere badira, mehatxu eginez; eta feministen kontrako mezuak ere agertu dira, "feminaziak zulora" idatzita. Garciak, elkartasuna agertu die pintaketetan erasotutako guztiei.
Gaur goizean bistatu diren mezu xenobo eta arrazistak gaitzesten ditut.
— Gilen GB (@GilenGB) September 1, 2019
Doakiela besarkada bat #Deba ko mugimendu feministari, komunitate musulmanari eta migranteen eskubideen alde lanean dihardutenei.
Eman diezaiogun honi erantzun bateratua: Deba anitza eta inklusiboa! pic.twitter.com/0knGKzRaPa
Iñigo Mijangos Aita Mari ontziaren arduradunak ere salatu egin ditu pintaketak.