Tantaz Tanta mugimenduak jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak debekatu egin ditu bihar Iruñean amaitzekoak ziren hainbat martxa. Eguerdian sakabanaketaren amaiera eskatzeko bilkura batera deitu dute Nafarroako hiriburuko Udaletxeko plazan. 12:00etan izango da hori. Ordubete lehenago, ordea, hainbat auzo eta herritatik zutabeak ziren ateratzekoak, ordubete geroago guztiek Udaletxeko plazan bat egiteko.
Debekatu egin dituzte bihar Iruñeko Udaletxeko plazan amaitzekoak ziren herri eta auzoetako martxak
Tantaz Tantak, ordea, azpimarratu du eguerdiko bilkura egiteko baimena jaso dutela, eta horretan parte hartzera deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu