INGURUMENA

Debekatu egin dute Garoñako zentralaren aurka larunbaterako deitutako martxa

Gogoeta egunerako deituta dagoenez, hauteskundeetan eragina izan dezakeelakoan debekatu dute.

Otsailean Gasteizen Garoña ixtearen alde eginiko manifestazioa. JOSE RAMON GOMEZ / EFE
2015eko abenduaren 15a
14:07
Entzun

Araba Garoñarik Gabe plataformak antolatu zuen mobilizaziora Santa Maria de Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra berriro martxan jartzearen aurka, eta eragile ugarik egin zuten bat deialdiarekin. PPk egin zion batzordeari manifestazioa egiteko egokitasunari buruzko kontsulta.

Hauteskunde Batzordeak uste du martxaren gaia igandeko "borroka politikoaren barruan" kokatzen dela; hortaz, ebatzi du deialdia ez dela bateragarria Espainiako hauteskunde legeriarekin. Antolatzaileek helegitea aurkez dezakete Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusian.

Azaro amaieran, Garoñako zentrala behin betiko ixteko eskatu zioten Arabako Batzar Nagusiek Espainiako Gobernuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.