Debekaturiko 57 tona ardi okel atzeman dituzte Spangheroren lokaletan. Iragan otsailean burutu inkestatik atera da berria goiz honetan. Behikia balitz bezala zaldikia ere erabili zutela jakin zen orduan, «idiki hutsarekin» egin beharrak ziren hanburgerretan zaldiki arrastoak aurkiturik.
Orain atzemana duten ardiki mota horren inportatzea erabat debekatua dute enpresek, ekoizpen moldeengatik. Hain zuzen, zainak eta muskuluak kausitzeko hezurra karrakatuz lorturiko haragia dute atzeman Spangheroren lokaletan. Hezurra karrakatzearekin eritasunak errazkiago pasa daitezkeelako dute haragi mota hori debekaturik.
Justiziaren eskuetan da afera. Aiziritzeko Lur Berri kooperatibaren menekoa da Spanghero, eta Barthelemy Agerre da presidentea.