Politika

Debekatzeko "arrazoi seriorik" ez dagoela iritzita, Konstituzionalak kontsulta baimentzea espero du Ibarretxek

Datozen hilabeteetan Jaurlaritzak euskal herritarren erabakitzeko eskubidea "Europako agenda politikoan" jarriko duela adierazi du lehendakariak.

2008ko abuztuaren 19a
15:37
Entzun
Eusko Legebiltzarrak onartutako kontsulta legeak Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren onespena jasotzea espero du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak. Izan ere, ezinezkoa iruditzen zaio debekatzea, hartarako "arrazoi seriorik" ez dagoelako. Kazetariekin egin due laneko gosari batean egin ditu adierazpen horiek lehendakariak.

Ibarretxek ez du aurreratu nahi izan kontsulta debekatuz gero Jaurlaritzak zer egingo duen, hain zuzen ere, debekuaren hipotesia aintzat hartu nahi ez duelako.

Dena den,kontsultaren ildotik datozen hilabeteetan euskal herritarren erabakitzeko eskubidearen auzia "Europako agenda politikoan" jarriko duela Jaurlaritzak uste du: "Datozen hilabeteetan Europako biziko dugu eztabaida, ez euskal herritarren eskubidearen inguruan soilik, baizik eta baita ere beste herri batzuen gainean. Euskal herritarren kontsultatuak izateko gaitasuna Europako agendan jartzeko gai izan gaitezke".

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak kontsultaren inguruan hartu duen jarrera, berriz, gogor kritikatu du. "Euskal gizartearen gehiengo absolutuaren nahia" zapuztea leporatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.