Espaniako Estatuaren kudeatzaileak PSOE eta Zapateroren Gobernua direla nabarmendu du Batasuneko Mahai Nazionaleko kideak, eta, ondorioz, haiek direla debekuaren erantzule nagusiak. Ildo horretatik, Euskal Herriko sektore zabal bat prozesuaren alde mobilizatzen ari den bitartean, Madrildik errepresioa eta debeku judizialak baizik ez direla jasotzen iritzi dio. Hori dela eta, Batasunarekin batzartu eta hitzegin nahi izatea eta errepresioa ez direla bateragarriak ohartarazi die sozialistei eta Zapaterori Permachek.
“Ezin da esan Batasunarekin biltzeko prest daudela, eta, era berean, Batasunaren jarduera poitikoa etengabe erasotzea, eta etengabe errepresio eta jarduera judizialaren bidez baldintzatu nahi izatea. Bateraezinak dira;jasanezia da. Ez garamatza herri honetan sortu behar den negoziaketa eta konponbide prozesu batera”, esan du.
Batasunaren lehentasuna alderdien mahaia eratzea eta konponbide prozesua bultzatzea dela berretsi du, baina, era berean, ohartarazi du ezin dituztela erasoak erantzunik gabe utzi.
Politika
Debekuaren erantzule nagusiak PSOE eta Espainiako Gobernua dira, Batasunaren iduriko
Erabakia Espainiako Auzitegi Nazioanleko epaile Fernando Grande Marlaskak hartu duen arren, Batasunaren ustez PSOE eta Zapateroren Gobernua dira konponbidearen aldeko Iruñeko manifestazioa galarazi izanaren erantzule nagusiak. Ildo horretatik, Batasunaren hitzegin nahi izatea eta, era berean, indar politiko horren aurkako erabaki judizialak hartzea ez dela bateragarria ohartarazi die Joseba Permachek sozialistei zein Espainiako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu