Debekuaren aurkako helegitea jarri dute dagoeneko eta Nafarroako Auzitegi Nagusiaren erantzunaren zain daude. Ziur daude Nafarroako Auzitegi Nagusiak autoa atzera botako duela, besteak beste, erabakia guztiz demokraziaren aurkako dela uste dutelako.
Grande Marlaskak debekatu egin du biharko Iruñeako manifestazioa
Konponbiderako mahaia orain! Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna. lelopean manifestazioa deituta dago biharko Iruñean. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskak debekatu egin du konponbidearekin aldeko biharko manifestazioa. Besteak beste, Batasunak, EAk, EAE-ANVk egin dute bat manifestazioarekin. Baita LAB eta Hiru sindikatuek ere. Guztira, 36 talde politiko, sindikal eta sozialek babestuko dute manifestazioa.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Batasunaren jarduerak beste bi urtez etetea erabaki zuen pasa den urtarrilaren 17an. Gaur kaleratu duen autoan jakinarazi duenez, biharko manifestazioak Batasunaren jarduerak eteteko agindua urratzen duela adierazi du. Batasuna manifestazioaren deitzaileen artean ez dagoen arren, "legez kanporatuta dagoen Batasunaren inguruak zuzenean babestuta dago".
Grande Marlaskaren autoak dioenez, "manifestazioaren leloak berak [Konponbiderako mahaia orain! Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna.] ETA erakunde terroristaren fronte militarrak babesten duen alderdien mahaia izenekoa osatzeko asmoei buruzko aipamena egiten du". Gainera, Grande Marlaskak dio "legez kanporatutako Batasunak" ere, alderdien mahai hori babestu zuela sei lagunez osatutako mintzaide taldea aurkeztu zuenean.
Politika
Debekuari helegitea jarri, eta deialdiari eutsi egin diote manifestazioaren deitzaileek
=iKonponbiderako mahaia orain! Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna.=i lelopean bihar egingo den manifestaziorako deialdia mantendu eta debekuari helegitea jarri diote deitzaileek. Txutxi Ariznabarreta LABeko komunikazio arduradunak adierazi du debekuak ez duela "ez hanka eta ez buru". "Iraingarritzat" jo dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskaren erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu