EPAITEGIAK

Def con Dos taldeko abeslaria epaitzeko agindu du Auzitegi Nazionalak

De la Mata epaileak artxibatu egin zuen auzia, baina fiskalaren helegitea onartu du epaitegi horrek.

Cesar Augusto Montaña, epaitegiaren atarian, ekainean. EMILIO NARANJO / EFE
2015eko abenduaren 10a
08:30
Entzun

Cesar Augusto Montaña Lehman Cesar Strawberry Def con Dos musika taldeko burua epaitu zuten, 2014ko uztailean txio batean "terrorismoa goratu" zuelakoan. Jose de la Mata epaileak artxibatu egin zuen auzia, iritzita "umore beltza" egin zuela kantariak, eta haren txioak "adierazpen askatasunaren" barruan kokatu behar direla.

Ez du horrela uste, ordea, Espainiako Auzitegi Nazionaleko 4. Zigor aretoak. Angela Murillo, Teresa Palacios eta Juan Francisco Martel epaileek partzialki aintzat hartu dute auzia artxibatzearen aurka fiskalak aurkeztutako helegitea. Horien ustez, abeslariaren txioak ezin dira "kulturaren eta iritzi proioen defentsaren testuinguruan" kokatu; bai, ordea, "gorrotoaren diskurtsoan".

Hori horrela, Montaña berriro epaitzeko agindu du auzitegiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.