Oleaga pozik agertu da hartutako erabakiekin defentsarako eskubidea bermatuko dela uste duelako: "Eskerrak eman nahi dizkiot Auzitegi Nazionaleko buruari prestasuna erakusteagatik arazoa konpontzeko eta abokatu euskaldunek zein madrilekoek beharrezko bermea izan dezaten defentsarako eskubidea behar bezala errespeta dadin".
Espainiako Abokatuen Batzorde Nagusiko presidente Carlos Carnicer ere pozik agertu da bileratik atera ondoren: "Beharrezko neurri guztiak, guzti guztiak hartuko dira. Elementu guztiak jarriko dira abian". Carnicerrek ere ez du zehaztu zeintzuk izango diren neurri horiek.
EAEKo Abokatuen Kontseiluko presidenteak idatziz bidaliko dizkie '18/98 auziko' defentsako abokatuei orain arte izan dituzten zailtasun horiek konpontzeko martxan jarriko dituzten neurriak zeintzuk izango diren.
'18/98 auziaren' epaiketa beharrezko bermerik gabe egiten ari dela salatu dute abokatuek; Auzitegi Nazionaleko epaimahaia defentsa eskubidea urratzen ari dela. Abokatuek haien elkargoei babesa eskatu, eta elkargoek ez ezik, EAEko Abokatuen Kontseilu osoak eman zien babesa. Abokatuek salatutako indefentsio egoerari buruz hitz egiteko bildu dira goizeko hamarretan.
'18/98 auzia'
Defentsa eskubidea bermatzeko neurriak hartuko dituela agindu du Auzitegi Nazionalak baina ez du zehaztu zein neurri izango diren
Epaiketan defentsarako eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituztela adierazi dio Auzitegi Nazionaleko buru Carlos Divarrek EAEko Abokatuen Kontseiluko presidente Nazario Oleagari. Carlos Carnicer Espainiako Abokatuen Batzorde Nagusiko presidentearekin eta Angela Murillo epailearekin batera egin dute gaur bilera. Oleagak eskatuta egin dute bilkura '18/98 auziko' epaiketan defentsarako eskubidea bermatzen ote den aztertzeko. Zein neurri hartuko diren zehaztu ez duten arren gustura atera dira bileratik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu