Presoak

Defentsaren helegitea onartuta, Alfontso Martinez Lizarduikoa aske utzi dute

Alfontso Martinez Lizarduikoa EHUko irakasle eta idazlea aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek, familiak 30.000 euroko bermea ordaindu ostean. Soto del Realgo espetxetik irten berritan, espetxeratu zuten unetik beretik jaso duen babesa eta elkartasuna eskertu du Martinez Lizarduikoak.

2004ko apirilaren 13a
23:19
Entzun
Martinez Lizarduikoa martxoaren 31n atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Donostian, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzoen epailearen aginduz. ETAren zerga iraultzailearekin lotu zuen Garzonek Martinez Lizarduikoa; zehazki, Nafarroako Azkoyen enpresak ETAri egindako ordainketan bitartekari izatea leporatu zion, eta, ondorioz, "erakunde armatuarekin kolaboratzea".

Atxilotu eta hurrengo egunean deklaratu zuen Martinez Lizarduikoak epailearen aurrean, eta irakaslea baldintzarik gabe kartzelaratzeko agindu zuen. Orain, ordea, defentsak atzo jarritako helegitea onartu du Garzonek, eta 30.000 euroko bermea ordainduta aske utzi du.

Injeniaritzan doktorea eta filosofoa da Martinez Lizarduikoa, EHUko Filosofia Fakultateko irakaslea. Halaber, egin dituen hainbat lan tarteko, euskal kultur munduan oso ezaguna da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.