Jarraiko kide izan zen Igor Ortegak, LABeko Jose Luis Rezabalek eta Ainhoa Etxaidek, Egizan talde feministako Maitane Intxaurragak eta Juan Mari Olano Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideak deklaratu dute gaur goizean. Olanok arratsaldean amaitu beharko du bere deklarazioa. Izan ere, itzulpenarekin izandako arazoak medio lehenago amaitu da goizeko saio. Defentsak inpugnatu egin du itzultzailearen lana. Epaimahaiak erabakia jakinaraziko du arratsaldean eta Olanoren ostean Batasuneko Joseba Permachek eta Pernando Barrenak deklaratuko dute, besteak beste.
Goizean deklaratu dutenek, guztiek, ukatu egin dituzte akusazioaren salaketak. Jarrai, Egizan, LAB eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua erakunde autonomoak zirela azpimarratu dute eta ez zituztela, akusazioak dioen bezala, ETAren ez EKINen edota beste erakunde baten aginduak jaso.
KASen barruan zeudela onartu dute baina KASen egitekoa helburu berak zituzten taldeak harremanetan jartzea zela azaldu dute. Ez zituela aginduak ematen.
Juan Mari Olanok Amnistiaren Aldeko Batzordeetan nola sartu zen eta zein funtzio betetzen zuen azaldu du eta ukatu egin du ETAren aginduei erantzuten zienik. Gaineratu du, Amnistiaren Aldeko Batzordeak herri ekimenetik sartu zirela, herriarren artean zegoen kezkatik. Ez inork aginduta.
Akusazioak "gezur borobila" direla azaldu du eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua kriminalizatzea dutela helburu. Era berean azpimarratu du presoen kolektiboak bere kabuz hartzen dituela erabakiak. Olanok arratsaldean amaituko du deklarazioa.
'18/98 auziaren' epaiketa
Defentsaren lekukoek ukatu egin dituzte akusazioaren salaketak
Jarrai-Haika, LAB, Eginzan eta Amnistiaren Aldeko Batzordeak ez zirela ETAren aginduetara aritu adierazi dute, gaur goizean, '18/98 auziaren' epaiketako defentsak deitutako lekukoek. Azpimarratu dute guztiak erkunde autonomoak zirela eta ez zutela ETAren agindurik jaso. Gaur, itzultzailearen lanarekin arazoak izan dituzte berriro ere. Defentsak inpugnatu egin du itzultzailearen lana eta epaimahaia erabakia hartzera joan da. Arratsaldean, Juan Mari Olano Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidearen deklarazioa amaitu ostean, besteak beste, Batasuneko Joseba Permachek eta Pernando Barrenak deklaratuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu