Defentsaren ustez, ez da frogatu Anesvadeko buru ohiak dirua hartu zuenik
Anesvaderakundeko zuzendari ohi Jose Luis Gamarraren defentsa abokatuak iritzi dio, fiskalak eta akusazio partikularrak ez dutela frogatu Gamarra gobernuz kanpoko erakundearen diruarekin geratu zenik. Hala defendatu du epaiketa amaierako argudioetan. «Agian ez zituen diru kontuak ondo kudeatuko, baina ez du txanpon bakar bat ere hartu. Proiektu jakin batzuetako sustatzaileek eskatu ziotelako kudeatu zituen propio bi kontu korronte». Erakundearenak diren 7,5 milioi eurorekin geratzea egozten diote fiskalak eta akusazio partikularrak Gamarrari. Haien arabera, kalte «larria» eragin dio Gamarrak Anesvadi. Fiskalak sei urteko espetxe zigorra eskatu du harentzat, eta akusazio partikularrak zortzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu