'De Miguel auziko' epaiketak aurrera jarraituko du. Joan den urtarrilaren 8an hasi zen epaiketa Arabako Probintzia Auzitegian. 26 lagunen eseri ziren akusatuen aulkian —Arabako EAJko hainbat kide ohi tartean—. Ustezko ustelkeriagatik Euskal Autonomia Erkidegoan inoiz egin den epaiketarik handiena da.
Lehen egunetik eskatu zuten akusatuen defentsek epaiketa baliorik gabe uzteko. Fiskaltzak, aldiz, lekuko gehiagok deklaratzeko. Arabako Probintzia Auzitegiak aurretiazko gaiei buruz argitara emandako autoan jakinarazi duenez, atzera bota ditu defentsek egindako eskariak. Tartean, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohia lekuko gisara deklaratzera deitzen zuen beste bat ere bai.
Aurretiazko gaiei buruzkoak argituta, otsailaren 19an hasiko da berriro epaiketa, lekukoen deklarazioekin.