Deiadar manifestazioan parte hartzera deitu du Bizi taldeak
BAIONA. Euskaren Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak hizkuntza gutxituen eskubideak errespetatzeko egingo duten Deiadar manifestazioan parte hartzera deitu du Bizi herri mugimenduak. Hilaren 31n izango da, Baionan. «Hizkuntzak ez dira bakarrik ideia eta kulturen hedatzaileak, baita haien adierazle nagusietakoa ere», adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu