Hiru Sareta egitura osatzen duten elkarteek, hau da, Euskal Haziak, Biga Bai eta Seaska elkarteek bat egin dute datorren martxoaren 31n Baionan euskararen alde egingo duten manifestazioarekin, eta protestan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Akademia Ikuskaritzak Baionan duen bulegoan gutun bat utzi dute. Ipar Euskal Herrian bi urte baino lehen bi eleko ereduaren eskaintza orokortzeko eskatu diote hiru elkarteek Akademia Ikuskaritzari gutun horren bidez, bederen ikastetxe bakoitzean euskarazko irakasle bat izango dutela ziurtatzeko.
Frantses eta euskara irakasleen arteko lehia ez suspertzea galdegin diote, eta baxo azterketa euskaraz egitea bermatzea, euskarari dagokion puntuaketa onartuta.
Deiadar manifestaziora deitu dute Seaskak, Biga Baik eta Euskal Haziek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu