Hain zuzen ere, elkarte horren arabera, Osakidetzako 10 medikutatik 8k egin dute bat deialdiarekin, lehen arretako osasun zentroetakoek zein erietxeetakoek. Guztira 6.000 mediku daude grebara deituta.
Osakidetzak, ordea, oso bestelako datuak eman ditu: giza baliabideetako arduradunen arabera, Arabako sendagileen %21ek egin dute bat lanuztearekin, Bizkaiko %10ek eta Gipuzkoako %40ek.
.Lan gatazka konpontzeko asmoz EMSko buruek atzo egin zuten azken bilera Osakidetzako arduradunekin, baina ez zuten akordiorik iritsi, eta, ondorioz, lanuzteari eutsi dio medikuen sindikatuak. Funtsean, sengaileen lan baldintzen eta aukera profesionalen hobekuntza eskatzen dute. Baina baita erabiltzaileak aintzat hartzen dituzten zenbait eskaera ere, hala nola, mediku/paziente ratioa txikitzea.
Dena dela, ELAk kritikatu egin du Osakidetzako gatazkan EMSk hartu duen estrategia; hain zuzen ere, uste du Osakidetzako langileak zatitzen erabiltzen dutela agintariek medikuen sindikatua.
Osasun zerbitzuak
Deitzaileen arabera, Osakidetzako 10 medikutik 8k egin dute bat grebarekin
EAEko osasun sare publikoko arduradunek, ordea, oso bestelako kopuruak eman dituzte lanuztearen inguruan: %21eko jarraipena Araban; %10ekoa Bizkaian eta %40koa Gipuzkoan. EMS Euskadiko Medikuen Sindikatuak egin du deialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu