Indarkeria matxista

Deklaratu ostean aske utzi dute gizonezko bat, sexu erasoa egitea egotzita atxilotu ostean

Mungian atxilotu dute gizonezkoa, emakume batek salaketa jarri ostean. Gernikako epaitegiko epaile batek aste utzi du, deklarazioa hartu ostean, kargurik gabe.

Bilboko Justizia jauregian indarkeria matxistaren kontra egindako elkarretaratze bat. MONIKA DEL VALLE, FOKU
2019ko urriaren 13a
10:49
Entzun

Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, emakumezkoak larunbat goizaldean salatu zuen erasoa. Bilbokoa da salaketa jarri duen emakumea, 39 urtekoa. Salatu zuen Mungian (Bizkaia) goizaldean gizonezko batek etxe batetara eraman zuela, eta han, sexu erasoa egin ziola.

Ertzaintzak, Udaltzaingoaren laguntzaz, atxilotu egin zuen 45 urteko gizonezkoa. Gaur goizean epailearen aurrean deklaratu du, eta aske utzi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.