Dekretu zirriborroaren zatiak

2012ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
23 artikulu ditu Manuela Carmena epaile ohiak osatu duen dekretu zirriborroak. Aldaketak izan ditzake Jaurlaritzak onartu aurretik. Hona hemen, artikulu haietako batzuen zatiak, hitzez hitz jasota:

1. artikulua. Xedea. 1- Dekretu honen xedea da biktima-izaera aitortzea eta biktima moduan merezi duten erreparazio osoa ematea bidegabeko sufrimenduak jasan dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan 1968. eta 1978. urteen artean, hau da, aldi horretan izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako giza eskubideen urraketaren ondorioz horrelako sufrimenduak jasan dituztenei.

2.- Aitorpen eta erreparazio oso honen norainokoak, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak gizarte-elkartasuntzat ulertzen duena aplikatzeko duen borondateari erantzuten dio, bai eta elkarbizitzari eta zuzenbide-estatuaren legitimazioari egin nahi dion ekarpenari ere

4. artikulua. «Motibazio politikoko indarkeria-egoeran jasandako urraketa» terminoaren definizioa. Dekretu honen ondorioetarako, motibazio politikoko indarkeriatzat ulertzen da aldi ez-konstituzional horretan gertatu zen indarkeria, hainbat egintzaren bitartez gauzatu zena, eta aitortu nahi den giza eskubideen urraketa, zuzenean edo zeharka, egintza horiei lotuta egon bada.

5. artikulua. «Giza eskubideen urraketaren ondorioz izandako sufrimendu bidegabeak» terminoaren definizioa. 1.- Dekretu honen ondorioetarako, giza eskubideen urraketaren ondorioz izandako bidegabeko sufrimendutzat ulertuko dira: heriotza, baliaezintasun handia, ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor partziala eta baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak.

2.- Sufrimendu hauek dira segurtasun-indarretako agenteek edo beste funtzionario publiko batzuek, beren eginkizunak betetzean edo betetze horretatik kanpo, eragindako egintza bidegabeen, zuzeneko edo zeharkakoen, dolozko edo erruzkoen, ondorioz izandako sufrimenduak, bai eta administrazio publikoa osatzen ez duten hainbat estamentutako kanpoko laguntzaile batzuek eragindakoak ere.

3.- Ez dira inola ere sufrimendu bidegabetzat hartuko edozein jarduera indarkeriazko egiten ari zirenek edo egiteko asmoa zutenek jarduera horiek egiterakoan jasandako sufrimenduak, nahiz eta heriotza edo lesioak indarkeria-ekintza hori zuzenean saihesteko edo eragozteko agintaritzaren egintza legitimoen ondorioz gertatu

6. artikulua. Sufrimendu bidegabearen definizioaren norainokoa. 1.- Dekretu honen ondorioetarako, heriotza, baliaezintasun handiak, ezintasun iraunkor osoak, ezintasun iraunkor partzialak eta baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak, behar den bezala egiaztatuta geratzen badira, giza eskubideen urraketaren ondorioz izandako bidegabeko sufrimendutzat hartuko dira.

2.- Sufrimendu bidegabetzat hartuko dira, eta erreparazioa jasotzeko modukoak izango dira, egiaztatuta geratzen diren sufrimenduak, nahiz eta bere garaian ez ziren halakotzat hartu, prozedura judizial batean errugabetuak izan zirelako, largespen edo absolbitze-epai baten bidez.

3.- Era berean, sufrimendu bidegabetzat hartuko dira, eta erreparazioa jasotzeko modukoak izango dira, egiaztatuta geratzen diren sufrimenduak, nahiz eta bere garaian biktimen jokabideak auziperatuak izan ziren, auziperatze horrek Konstituzioan aitortzen den bizitzeko eskubidea urratu bazuen.

12. artikulua. Justizia izateko eskubidea. Euskal aginte publikoek lankidetzan jardungo dute, beren ahalbide eta eskumenen neurrian, biktima guztiek justiziarako irispidea izan dezaten (...).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.