Politika

Del Burgoren arabera, PSN abertzaleekin ituna egiteko prest dago

Boterera iristearren Nafarroako sozialistek edozer egingo luketela iritzi dio. Hitzarmena egingo balitz, Zapaterok Nafarroarekin "nahi duena egiteko" eskuak libre izango lituzkeela erantsi du.

2007ko martxoaren 19a
10:21
Entzun
Jaime Ignacio del Burgo UPNko buruzagi eta diputatuaren iduriko, PSNren helburu bakarra, kosta ala kosta, agintera iristea da, eta horretarako prest dago "esentziei" uko egin eta abertzaleekin hitzarmena egiteko. "Nafarroako Alderdi Sozialistak -zeina inor baino navarristagoa eta espainolistagoa den- hitzarmena egin behar du hain justu beren kontrako eredu politiko eta instituzionala defendatzen dutenekin. Horrek zer esan nai du? Behin hitzarmen hori eginda Zapatero jaunak eskuak libre dituela nahi duena egiteko, jakin badakigu-eta PSNren ezaugarria dela erabat Madrilen menpe egotea", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.