Del Burgoren jarrera txarretsi, eta Nafarroa «erabiltzea» egotzi diote alderdiek UPNri

Del Burgok Kongresuan izandako jarrera «lotsagarria» izan dela kritikatu dute alderdiek

ERREDAKZIOA
2006ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Nafarroa gutxiestea eta «alderdien interesen arabera» erabiltzea egotzi diote EA, Batasuna, Aralar, IUN-NEB eta PSN alderdiek Jaime Ignacio del Burgo UPNko diputatuari. Izan ere, Del Burgok Nafarroa prozesuaren negoziazioetatik kanpo uztearen alde Kongresuan aurkeztutako proposamena bertan behera geratu zen herenegun,UPNko diputatua ez baitzen eztabaidaragaraiz agertu. Alderdiok «lotsagarri» iritzi diote Del Burgok izandako jokaerari.

Maiorga Ramirez Nafarroako EAko presidenteak kritikatu duenez, Kongresuan gertatutakoak agerian uzten du PPri «ezer gutxi» inporta zaiola Nafarroa eta «deus gutxi sinesten duela Nafarroako identitatean, errealitatean eta problematikan».Gainera, gertatutakoak erakusten du, bere ustetan, PPk eta UPNksoilik «hauteskunde helburuei» begirajokatzen dutela,eta haien kanpaina politikoaren oinarria Nafarroa eta bake prozesuaren inguruan «faltsukeriak» esatean datzala. UPNk eta PPk Nafarroa «difamatzeko» hasitako kanpainak «hondoa jo» duela iritzi dio EAk, eta beharrezkotzat jo du bi alderdi horiek diskurtsoa konponbidearen alde moldatzea.

Horren haritik, Ramirezek iragarri du PP, UPN eta CDNk Nafarroaren aurka daramaten «kanpaina» eta herrialde horretaz egiten duten «erabilera» salatzeko asmoz ekimena aurkeztuko duela EAk Nafarroako Parlamentuan. Puntu bakarreko proposamenakNafarroako Gobernuari, erakundeei eta eragile guztiei bake bidea sustatu dezaten eskatzen die.

Batasunak ere Del Burgoren eta oro har UPNrenjarrera kritikatu du.Patxi Urrutia mahaikidearen aburuz,Del Burgo «lotsagarri» geratu zen herenegun Kongresuko eztabaidara berandu ailegatu zelako. «UPNko diputatuarentzat nafarrek siesta tarte bat baino ez dute balio», salatu du Batasuneko buruzagiak. Urrutiaren esanetan, ezker abertzalea Euskal Herrian prozesu demokratikoa zabaltzeko ahaleginetan dago eta horrek «artega» jartzen du eskuina. Nafarroari dagokionez, Batasuneko ordezkariak azpimarratu zuen indarrean dagoen antolaketa politikoa ez dela akordioaren emaitza, herriaren nahiaren aurkako «iruzurra» baizik.

Iruñeako Justizia Epaitegiaren atarian hitz egin zuen atzo Urrutiak, Del Burgok urriaren 12an ezker abertzaleak egindako manifestzioaren aurkako kereila dela-eta deitutako adiskidetze ekitaldian parte hartu aurretik. Batasuneko mahaikideak gaitzetsi zuenez, UPNko diputatuak Foru Hobekuntzaren «iruzurra» agerian geratzeari dion beldurrak eraman die epaitegietara.

Aralarrek, berriz, UPNri leporatu dio Nafarroa erabiltzen duela «alarma soziala pizteko». Del Burgoren jokaerak, gainera, «lotsa» baino ez dutela eragin salatu du.



PROZESUAREN «MANIPULAZIOA». UPNko diputatuak Kongresuan izandako jokaerari egindako kritika baliatu du IUNk, UPNk eta PPk bake prozesuaren eta Nafarroaren inguruan duten jarrera salatzeko. «Lotsagarri eta deitogarri» iritzi dio IUNk Del Burgoren jarrerari. Gainera, jokaera horrek islatzen du, alderdi horren aburuz, UPNk eta PPk Nafarroa eta bake prozesua «manipulatu» egiten dutela eta herrialde horren irudiaren kalterako baino ez den «hauteskunde interesak» bilatzen dituztela.

PSNko presidenteorde Elena Torresek ere «ikuskizun lotsagarritzat» jo du Kongresuko gertaera. Kritikatu duenez, UPN eta PP Nafarroa «erabiltzen» ari dira oposizioa egiteko eta Espainiako Gobernua «ahultzeko». Torresek kritikatu duenez, UPNri ez zaio horrenbeste interesatzen bake prozesuarekin Nafarroa «arriskuan» egotea ala ez, bereinteresen arabera Nafarroa «erabiltzea» baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.