'Egunkaria auzia'
Del Olmo epaileak beste lau hilabetez luzatu du 'Egunkaria'-ren itxiera
'Euskaldunon Egunkaria' kazetarekin zerikusia zuten merkantilak eta haien egoitza guztiak beste lau hilabetez itxia mantentzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok. Ondorioz, Egunkaria Sortzen S.L.k, Egunkaria S.A.k eta 'Euskaldunon Egunkaria'-k zarratuta jarraituko dute ekainaren 20 arte. Erabaki hori hartzeko, 'Egunkaria'-ren inguruan ustez "ETAk (zuzenean edo zeharka) eratutako eta kontrolatutako elkarte sarea" zegoela argudiatu du Del Olmok.
Auzitegi Nazionaleko epailearen iduriko, "delituaren jarraipenerako" faktoreek indarrean diraute. "Faktore horiek ez dira desagertu, eta ahuldu edo galarazi badira, hartu diren neurriei esker izan da", dio Del Olmok plazaratu duen autoak. Beraz, "deliturik gerta ez dadin" itxiera luzatzea da epailearen ustez "neurri eragingarri, beharrezko eta baliagarri bakarra".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu