Gasteizko udaltzainek tresna berri bat jarriko dute martxan irailean, delitu gehien hiriko zein zonaldetan egiten den jakiteko. Haren bitartez, «delituen atlasa» litzatekeen Gasteizko mapa modukoa osatu nahi dute. Helburua lapurretak eta erasoak saihestea izango da, leku arriskutsuetan segurtasuna indartuz. Eileen Matz geomatika ikasle alemaniarrak burututako ikerketa bati esker sortu dute tresna berria EHU Euskal Herriko Unibertsitateak eta udaltzaingoak. Azterketaren jarraipena egin du Gasteizko Ingeniaritza Eskolako irakasle den Miguel Calvok. «Sistema hauek oso erabiliak dira Ameriketako Estatu Batuetan, ez ordea Europan; horregatik, Gasteizkoa esperientzia berritzailea izango da», adierazi du.
Delitu gehien burutzen diren inguruneak zeintzuk diren jakiteko, espazioaren azterketa egiteko balio duten hainbat algoritmo erabiliko ditu sistemak. Horrela, udaltzainek aldez aurretik jakingo dute zein lekutan gertatu ohi diren deliturik gehienak eta bortitzenak, horiek saihesteko.
Delitu gehien non egiten diren jakiteko mapa bat egingo dute Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu