Delitu itxurak egin zituen guardia zibilari, lau hilabeteko espetxe zigorra

Epaiaren arabera, akusatuak buruko arazoak zituen Leitzan atentatu baten itxurak egin zituenean

Erredakzioa
2012ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Iruñeko 3. Zigor Epaitegiak lau hilabeteko kartzela zigorra eta 360 euroko isuna ezarri dio Salvador Melendez guardia zibilari, desordena publikoa eta delitu itxurak egotzita. Melendezek salatu zuen2009ko azaroan atentatu baten biktima izan zela, Leitzan (Nafarroa). Epaiketa urtarrilean egin zen, eta fiskalak zortzi hilabeteko espetxe zigorra galdegin zuen guardia zibilarentzat, atentatu bat izan zuenetik buruko gaitzak zituela onartuta.

Epaiketan, Melendezek epaileari aitortu zion tiro egin ziola bere buruari 2009ko azaroaren 30ean, eta atentatu baten biktima izan zela esan zuela. Azaldu zuen kuarteleko kideei besoan tirokatu zutela esan eta topatu zuen materialaren berri ere eman ziela. Halaber, aitortu zuen material hori berak bertan jarria zela.

Epaimahaiakfrogatutzat jo duhori guztia. Epaileak ondorioztatu du akusatuak borondatea eta adimena gutxituta zeuzkala guztia gertatu zenean, eta izaera «histrionikoa eta mitomaniakoa» zuela. Izan ere, gogora ekarri du epaiketan Melendezek aitortu egin zuela Juan Carlos Beiro kidea 2002an Leitzan izandako atentatuan hil zenetik «errudun» sentitzen zela eta bere buruaz beste egin nahi zuela. Epaimahaiak nabarmendu du akusatuakgertatutakoa bere gain hartu eta itxurak egin zituela aitortu izana.

Hala ere, epaiari helegitea jar diezaiokete Nafarroako Probintzia Auzitegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.