'18/98 auzia'

Deliturik ez dagoela aldarrikatu dute defentsako abokatuek

'18/98 auziko' ondorioak azaltzen ari dira Madrilen, Auzitegi Nazionalean. Auzipetuak errugabeak direla, eta berehala aske uzteko eskatu dute.

2007ko otsailaren 14a
15:21
Entzun
18/98 auziko ondorioak ateratzen ari dira gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean.Jose Maria Elosua defentsa abokatuak akusatuen errugabetasuna defendatu du. “Akusatuei leporatzen zaizkienak hipotesi hutsalak besterik ez dira. Ez dago inolako deliturik”, azpimarratu du Elosuak.

Nolanahi ere, fiskalak auzipetu guztiei delituak egozten segitzen du, baina horiek gutiak Poliziaren asmakizuna direla uste du defentsak; horren adibidetzat jarri du Udaletxe Proiektua deitu diotena Jone Goirizelaia abokatuak. “Udaletxe proiektua ETAk finantziatu zuela babesten du fiskalak, eta hori asmakizun polizial bat besterik ez da”, adierazi du Jone Goirizelaia abokatuak.

Gauzak horrela, akusatuentzat “absoluzioa” eskatu dute abokatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.