JAurlaritzaren osaketa

"Demokratikoak eta legezkoak" diren alderdiekin bakearen alde lan egiteko prest dagoela dio Lopezek

PSE-EEko lehendakaritzako hautagai Patxi Lopezek esan duenez, bakearen alde lana egiteko prest dago "demokratikoak eta legezkoak" diren alderdi guztiekin. Horrenbestez, Batasunarekin ez dutela "inongo harremanik abiatu" azaldu du. Lopez Aralarreko Aintzane Ezenarrorekin bildu da gaur, Eusko Legebiltzarreko alderdiekin egitekoa den bilera erronda abiatuz. Bilera ostean esan dutenez, Aralar eta PSE-EE ados daude legegintzaldi hau "elkarrizketa eta akordioak bilatzekoa" dela esaterakoan.

2005eko maiatzaren 9a
16:04
Entzun
PSE-EEko lehendakaritzako hautagai Patxi Lopez gaur hasi da Eusko Legebiltzarrean eserlekuak lortu dituzten alderdiekin biltzen. Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakari Juan Jose Ibarretxek ez du lehendakari izateko gehiengorik lortu, eta beraz, Lopezek ere aurkeztea erabaki du. Hautagaitza hori nork babestuko duen jakitea da bilera horien helburu nagusia.

Aralerreko Aintzane Ezenarrorekin egin du lehen bilera, orduerdi eskasekoa, eta bilera ostean esan dutenez, biak ados daude, legegintzaldi hau "elkarrizketa eta akordioak bilatzekoa" dela esaterakoan.

Eusko Jaurlaritza berriko lehendakaria zein izango den ikusteko dago, eta bihen bitartean, legebiltzarkideak beraien akreditazioak hartzen ari dira. Gauk PPko 15 legebiltzarkideak eta EAko zazpiak dira hori egitekoak. EHAK-ko legebiltzarkideek ostiralean hartu zituzten beraienak.

Lopez Aralarrekolegebiltzarkide Aintzane Ezenarrorekin bilduta dago gaur. Bihar, EAko kideekin bilduko da lehenik, eta gero EHAK-koekin batzardtuko da. Gainerako alderdiekin noiz bilduko den zehaztu gabe dago, baina aste honetan egingo duela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.