EUSKAL HERRIA

"Demokrazia eraikitzeko", independentzia aldarrikatu dute Durangon

Independentistak Sareak deituta, ehunka lagun elkartu dira Durangon. Martxaz gain, hainbat ekitaldi prestatu ditu plataformak egunean zehar.

Manifestazio burua. GORKA RUBIO, ARP
2013ko abenduaren 6a
18:28
Entzun

Nahi dugulako / beharrezkoa dugulako, guk ere BAI independentziari leloarekin, manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Durangon, Independentistak Sareak antolatuta. Plataformak salatu du Espainiako konstituzioak euskal gizartearen eskubideak ukatzen dituela: "Oso argi dugu independentzia Euskal Herriarentzat aukera onena dela, independentziarekin dena dugulako irabazteko eta gutxi galtzeko".

17:00etan ekin diote manifestaldiari, eta ehunka lagun batu dira Durangoko kaleetan. Agiri bat irakurri dute ibilbide amaieran: "Kataluniak eta Eskoziak egin badute, egingo dugu guk ere". Halaber, independentzia aldarrikatu dute "demokrazia eraikitzeko".

Manifestazioaz gain, egun osorako egitaraua prestatu du plataformak. 12:00etan, Eskozia, independentziara bidaia XXI.mendeko Europan liburua aurkeztu dute, esaterako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.