Jose Luis Ramirez Demokraziarako Epaileak (JpD) elkarteko bozeramailearen arabera, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak gehiegikeria egin dute Sortu alderdiaren inguruan egindako txostenetan. Haren hitzetan, ez batek eta ez besteak ez dute eskumenik "balorazio juridikoak" egiteko, eta balorazio horiek gobernuak eta Fiskaltzak egin behar dituztela gaineratu du.
"Txosten horiek ez dira bete beharrekoak, eta ezin dute balorazio juridikorik izan. Horrela balitz, gehiegizko eskumen hartzea egongo litzateke, horrelako txosten batean horrelakoak esatea ez baita zuzena". Ramirezek salatu duenez, ez dagokio Poliziari esatea Sortu Batasunaren jarraipena den edo ez.
"Poliziak ezin du inoiz baloraziorik egin, eta, ondorioz, ezin du esan jarraipenik dagoen", adierazi du. Horrelako baieztapen bat epaileei dagokiela zehaztu du, Alderdien Legearen parametroak erabili behar direlako horretarako. "Balorazioa egiteko neurriak oso zorrotza izan behar du horrelakoetan, elkartzeko eskubidea eta alderdiak sortzeko eskubidea arriskuan jartzen direlako", esan du Ramirezek.
Pablo Llanera Magistraturaren Elkarte Profesionaleko elkarteko (APM) bozeramaileak bat egin du Ramirezekin, eta, Sortu Batasunaren ondorengo den edo ez aztertzerakoan, esan du Poliziak ez dituela frogak baloratu behar. Haren iritziz, ordea, "zentzuzko iritzi logiko bat osatzeko laguntzeko datuak eman ditzake".
Sortu-ren erregistroa
Demokraziarako Epaileak elkarteak ohartarazi du polizia txostenetan ezin dela egin balorazio juridikorik
Jose Luis Ramirez bozeramailearen esanetan, ez Espainiako Poliziak ezta Guardia Zibilak ere ez dute eskumenik horretarako. Neurri oso zorrotza erabili behar dela esan du, "elkartzeko eskubidea eta alderdiak sortzeko eskubidea arriskuan jartzen direlako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu