Nafarroa Oinez

Dena prest da Tafallan, iganderako

5,6 kilometroko ibilbidea izango da eta bost gune izango ditu. Nafarroako Gobernuak ordezkari bat bidaliko duela baieztatu du. Iruñeko San Fermin ikastolak jasoko du lekukoa. [YouTube]http://youtu.be/Bhj1mMSIj0A[/YouTube]

2011ko urriaren 10a
12:21
Entzun

Tafallan prest dira igandean Nafarroa Oinez hartzeko. Gaur egin dute aurkezpena, eta antolatzaileek esan dutenez 5,6 kilometroko ibilbidea izango du jaiak, eta bost gune. Egitarauko ekitaldiak bost gune horietan eta ibilbidean banatu dute.

Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzera deitu dute. Tafallesa autobus konpainiak egun osoko zerbitzu berezi emango du Iruñetik, eta lana errazteko txartela aldez aurretik erosteko eskatu dute. Renfek ere tren zerbitzu berezia eskainiko du, Iruñetik, Tuteratik, Irundik (Gipuzkoa) eta Gasteiztik.

Autoentzako aparkalekuak ibilbidetik egongo direla azaldu dute antolatzaileek, eta eskatu diete autoz joatea erabakitzen dutenei ahal duten neurrian autoak betetzeko. Nola heldu ere zehaztu dute.

3,2 milioi bildu nahi dituzte eraikin berria egiteko

DBHrako beste eraikin bat egiteko bildu nahi dute dirua. 3,2 milioi euroko aurrekontua du egitasmoak. Gaur egun, 1.400 ikasle ditu Garces de los Fayos ikastolak, eta egungo eraikinean espazio guztiak beteta ditu; zenbait pasabide itxi egin behar izan dituzte ikasgelak egiteko.

Asmoa eraikin berria DBHrako egitea da, eta zaharra haur eta lehen hezkuntzarako uztea.

Nafarroako Gobernuak ordezkari bat bidaliko duela jakinarazi die antolatzaileei, horien gonbitea jaso ondoren. Tafallako alkate Cristina Sotak (UPN) joango dela baieztatu du. Antolatzaileek Eusko Jaurlaritzari ere luzatu diote joateko gonbidapena.

San Fermin ikastolak hartuko du lekukoa Tafallako ikastolarengandik, eta datorren urtena Iruñean izango da Nafarroa Oinez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.