Eguraldia

Denboralea baretuta, errepideak bere onera itzultzen ari dira

Gaur hoztu egingo duen arren, prezipitazioa ere gutxitu egingo da.

AP-15 errepidea elurtua, Pagozelai parean, atzo. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2016ko otsailaren 16a
08:05
Entzun

Negua heldu da Euskal Herrira eta harekin batera elurra eta izotza. Ondorioz, atzo eta gaur itxi egin behar izan dituzte hainbat portu eta beste askotan kateak behar dituzte ibilgailuek. Horretaz gain, Segurtasun Sailak kontu handiz gidatzeko eskatu du, besteak beste, AP-68a Altube parean (Araba), N-1 Etzegaraten (Gipuzkoa) eta Urkiolan (Bizkaia).

Goizeko lehen orduan itxi behar izan dituzte, bestalde, Opakua eta Herrera, Araban; eta Gatzaga, Gipuzkoan. Eguerdirako, ordea, Herrera soilik geratzen zen itxita.

Nafarroan, berriz, itxita daude ibilgailu guztientzat NA-2012 errepidea Otsagabia parean, NA-137 Burgin eta NA-2011 Zaraitzun.

Gaur tenperaturek beheranzko joerari eutsiko diote, baina prezipitazioa nabarmen gutxituko da, nahiz eta goizean zehar zaparradaren bat edo beste bota dezakeen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.