Politika

"Denentzako eskubide guztiak" aldarrikatzeko "olatua" osatzeko deia egin du Adierazi EH!-k

Datorren larunbaterako manifestazioa deialdia berretsi du herri ekimenak. 'Denontzako eskubide guztiak Euskal Herri osoan' da leloa. Eskubideak ez ezik, "helburu demokratiko premiazkoenak" eskatuko direla nabarmendu dute. Herri ekimeneko kideekin batera, ezker abertzale, Aralar eta EAko ordezkariek parte hartu dute ekitaldian.

2010eko irailaren 4a
19:22
Entzun
Gaur zortzi Bilbo giza eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen aldarrikapen olatu bihurtzea nahi dute Adierazi EH! herri ekimeneko kideek, eta horretarako, eurek antolatutako manifestazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Ander Iturriotz eta Laura Mintegi mintzatu dira Adierazi EH!-ren izenean, biak EHUko irakasleak, eta, halaber, biak idazleak. Manifestazioaren leloa Denontzako eskubide guztiak Euskal Herri osoan dela oroitarazi dute, etga hain justu, xede nagusia horixe dela azpimarratu: denentzako eskubide guztiak eskatzea.

Eta horrekin batera, "helburu demokratiko premiazkoak" galdegitea. Honakoak jo dituzte lehenetsitako helburu demokratikotzat: bizitza eta askatasun eskubideak bermatzea; euskal presoak Euskal Herriratzea eta zigorra bete dutenak zein gaixorik daudenak aske uztea; inkomunikazioa eta tortura bertan behera uztea; adierazpen askatasuna eta legez kanporatutako alderdi eta erakundeak legeztatzea, eta, beraz, abian dira auziak bertan behera lagatzea.

Herri ekimeneko kideekin batera, hainbat alderdi, sindikatu eta erakundetako ordezkariek parte hartu dute ekitaldian, hala nola, ezker abertzale, Aralar, EA, Alternatiba, Lokarri, LAB, EHNE, Gazte Independentistak eta Gazte Abertzaleak-ekoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.