Denis Itxaso proposatu du PSEk Gipuzkoako ahaldun nagusigai izateko

2014ko urriaren 2a
15:43
Entzun

Iñaki Arriola PSEren Gipuzkoako idazkari nagusiak egin dio proposamena zuzendaritzari: PSEren Gipuzkoako ahaldun nagusigaia Denis Itxaso izan dadin nahi du.

PSEk jakinarazi duenez, beste hautagaitzarik ez badago, azaroaren 22an izendatuko dute Itxaso hautagai. Besterik badago, hautaketa prozesu bat hasiko dute azaroaren 3an.

EH Bilduk larunbatean jakinaraziko ditu Gasteizko Udalerako eta Araba eta Gipuzkoako aldundietarako hautagaiak. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldunak iragarri du ez dela berriro aurkeztuko. Larraitz Ugarte  aldundiko bozeramaileak ere gezurtatu egin du aurkeztuko denik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.