Politika

Departamendu Kontseiluak kendu eta Bizi Eremuak indartu nahi ditu Vallsek

Frantziako Asanblea Nazionalean bere programa aurkeztu du lehen ministro izendatu berriak.

Valls, gaur, Asanblea Nazionalean bere programa aurkezten. IAN LANGSDON, EFE
Aitor Renteria.
2014ko apirilaren 8a
07:35
Entzun

Manuel Valls Frantziako gobernuburuak Departamendu Kontseiluak desagerrarazi nahi ditu 2021erako. Frantzia mailan mila orrikoa deritzoten administrazio mailako biderketak bukatzea nahi du. Horrekin batera, Bizi Eremuka antolatu nahi du abian dagoen deszentralizazioa eta suposa dezake, Lurralde Elkargoaren aldarriari ezezkoa eman ondoren, Lapurdi iparraldeko Herri Elkargoak Landetako hegoaldekoekin batzea.

Izan ere, Lurralde Elkargoak osatzeko irizpideak ere aldatu nahi ditu Vallsek, eta egitura handiagoak bultzatu nahi ditu. Marylise Lebranchu Deszentralizazio ministroaren proposamen harira, kantonamenduen karta aldatu zuten, baina ez zuten Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko herririk batu egitura administratibo batean. Baiona-Angelu-Miarritzeko hautagai sozialistek Bizi Eremua hobetsi zuten, Lurralde Elkargoaren aldarriari uko egiteko. Ordez, Vallsek ez du argitu Frantzia osorako iragarri duen neurri horrek eragina ukanen duen Ipar Euskal Herrian edo ez.

Eragin handia ukan dezakeen bertze neurri bat ere iragarri du, alegia, Interes Orokorreko eskumena kentzea. Horri esker, bai departamenduak, bai eskualdeak, egitasmo bat elkarrekin sustatzeko lanean parte har zezaketen, adibidez hizkuntza politikan. Eskumen hori kenduta eta Lurralde Kontratua izenpetu gabe, proposamen zehatza egin beharko du Frantziak. Eskumena kendurik, argitu beharko du zeinek finantzatuko duen hizkuntza politika.

Frantziako eskualdeak erdira jaitsiko dituela jakinarazi du Vallsek. Bateratu nahi duten eskualdeek proposamena egin dezakete. Alta, 2015eko epea gainditurik eta lurralderako hauteskundeak iraganik, gobernuak agindu dezake bi eskualde batean blitzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.