Irailaren 29an Batera-k jardunaldiak eginen ditu Baionan, Parisera igorri nahi duen Lurralde Elkargoaren xedean sakondu eta Frantziako agintariei herritar zein eragileen proposamena helarazteko asmoz.
BERRIAk elkarrizketa egin dio Mixel Berhokoirigoin Batera-ko kideari, eta hona hemen, aurrerapen gisa, esan batzuk:
- "Lurralde antolaketaren trena galtzen badugu, Historiatik at geldituko gara".
- "Egun departamenduan dagoen prozedura zaharkitua da, eta ezin dugu sistema horretan segitu".
- "Proposamena Parisera badoa ere, han aztertzen duten bitartean, hemen segitu beharko dugu gogoetarekin. Ahal den neurrian, prozesu hori ere kontrolatu beharko dugu".