•Uztailaren 6a. Daniel Dergi atxilotu zuten Cahorsen. Euskal preso ohia han bizi zen aske geratu zenetik, Euskal Herrira itzultzeko debekua ezarri baitzioten.
•Uztailaren 8a. Gose greba hasi zuen Dergik euroagindua salatzeko. Euroaginduaren aurkako mobilizazioak hasi ziren.
•Uztailaren 13a. Agengo Auzitegiak behin-behinean aske utzi zuen Dergi, haren aurkako euroagindua aztertu bitartean. Dergik gose grebari utzi zion; mobilizazioak egin zituzten Maulen.
•Uztailaren 16a. Euroagindua salatzeko eta Euskal Herriarentzat irtenbide politikoa eskatzeko manifestazio handi bat egin zen Baionan hainbat alderdik eta erakundek deituta.
•Uztailaren 26a. Dergiri ez jazartzeko exijitu zuen euroaginduaren aurkako mugimenduak Agenen.
•Uztailaren 27a. Auzi saioa: prokuradoreak berak esan zuen bazirela oinarriak Espainiaren eskariari uko egiteko. BERRIAri eskaini elkarrizketan honela minto zen Dergi: «Espainiaratuz gero, anbulantzian edo hilkutxan eraman beharko naute».
•Abuztuaren 15a. Ehunka lagunek babesa adierazi zioten Dergiri, Donibane Garazin.
•Abuztuaren 17a. Agengo auzitegiak atzera bota zuen Dergiren aurkako euroagindua.
Dergiren afera eta elkartasun adierazpenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu