Larunbatean Derion desagertu zen 66 urteko emakumezkoa hilda aurkitu du Ertzaintzak gaur Derion bertan, Asua ibaian. Uretan metro bat pasa hondatuta zegoen, ibaiaren erdialdean.
Haren senideek zapatu arratsaldean eman zioten Ertzaintzari desagerpenaren abisua, eta orduan ekin zioten bilatze lanei; batez ere, Asua ibaian, asteburuko euritea zela-eta.
Gaur 11:30ak inguruan topatu dute gorpua, Derioko zubitik kilometro batera.
Astelehenean beste lagun baten gorpua azaldu zen: Irunen, 77 urteko gizonezko batena. Larunbatean urak eraman zuen, baratzean lanean ari zela. Bidasoa ibaian agertu zen hilik, ikastolaren parean.