SOS Deiakek jaso du lehenik abisua, 17:00ak aldera, esanez auto bat agertu dela iraulita eta hutsik Pagasari mendiaren magalean, Arrigorriagan (Bizkaia).
Berehala hasi da Ertzaintza auto jabearen bila, eta iluntzean aurkitu dute, hilik. Gertatutakoa ikertzen ari da Segurtasun Saila.