Ondarroako (Bizkaia) kaiko muturrean arrantzan ari zen gizon bat desagertu dela eta, hura bilatzeari ekin diote berriz, 08:00etan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak jakinarazi duenez.
Igande goizaldean eman zuten arrantzalea desagertu zelako abisua, haren lagun batek eman ere. Segurtasun Sailak azaldu du arrantzan ari zen gizonaren kanabera atzeman zutela kai inguruan. Desagertutako arrantzalea 44 urteko gizonezko bat da, Arrasateko (Gipuzkoa) bizilaguna.
Ertzaintzaren urpekaritza taldekoak eta Gurtuze Gorria bilatze lanetan aritu ziren, atzo, 18:00ak arte.