Goizeko hamarrak inguruan jaso dute deia larrialdi zerbitzuetan. Kaian ikusi du gorpua herritar talde batek, eta berehala deitu dute Ertzaintzara. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, arrantzan ari zela desagertutako 44 urteko gizonezkoarena da.
Joan den azaroaren 18an, 44 urteko gizonezko bat desagertu zen, kai muturrean arrantzan ari zela. Gurutze Gorria, erreskate taldeak eta Ertzaintza hainbat egunez aritu ziren haren bila, baina, arrastorik aurkitu ez zutenez, bertan behera utzi zituzten bilaketa lanak.