Desagertutako bi langileen aldeko elkarretaratzea egingo dute larunbatean Zallan

Zallako Udalak bikuran parte hartzeko deia egin die herritarrei. Euskadi plazan izango da bilkura, 17:00etan.

Desagertutako bi langileen alde sindikatuek otsailean egindako protesta, Bilbon. ARITZ LOIOLA/ FOKU
Berria
2020ko martxoaren 5a
10:18
Entzun

Zallako (Bizkaia) udal talde guztiek bat egin dute larunbat honetarako deitutako elkarretaratzearekin. Zaldibarko luizian desagertutako langileetako baten sendiak deitu du bilkurara, Joaquin Beltranen sendiak, eta deialdiarekin bat egin zuten atzo Zallako Udaleko talde guztiek, aho batez. Halaber, elkarretaratzean parte hartzeko deia egin zieten herritarrei.

Joan den otsailaren 6an zabortegiko luiziak azpian harrapatu zituen bi langileen omenez egingo da elkarretaratzea. Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze desagertuta daude oraindik, eta haien bila jarraitzen dute. Isilik egingo dute haien omenezko elkarretaratzea larunbatean, 17.00etan, Zallako Euskadi plazan. Bertan jarrita dagoen pankartaren azpian batuko dira herritarrak, eta kandelak piztuko dituzte bi langileak omentzeko eta haien sendiei elkartasuna adierazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.